ATEAK - PUERTAS.
2018an gertaturiko genero indarkeria ikusarazteko proiektu artistiko bat. 
Un proyecto artístico para visibilizar la violencia de género durante 2018.


Zenbakiek dena esaten dute. Espainian 700.000 emakumek jasotzen dituzte tratu txarrak, eta batez beste 60 hiltzen dituzte. Administrazioak emandako zifren arabera, 2003tik hona indarkeria matxistak 921 hildako emakume utzi ditu. Iaz bakarrik, 49 emakumek galdu zuten bizitza beren bikoteen eskuetan. 49 emakume ez dira zenbaki bat. Ez. Inoiz ez. Eta ez genituzke inoiz ahaztu behar.
Ateak ez da ekimen politiko bat, ez militantea, ezta norabide bakarreko diskurtso bat ere. Gogoeta artistiko bat da, sinplea bezain bortitza.
Ateak ekimenak iristeko zail den leku batera iritsi nahi du:sentsibilitatea. Izan ere, sentsibilizatzeaz hitz egiten badugu, ikustaraztetik harago, artea tresna perfektua da.
Hildako emakume bakoitzeko, ate bat mihise bilakatuko da, eta artista batek interpretatuko du.
Esku hartze artistiko bakoitzak gizarteari begirako gogoeta bat ekarriko du.Sentsazionalismorik eta xehetasunik gabeko gogoeta baten bitartez harago iritsi nahi da, kontzientziak astintzera, gizartean gogoeta eta eztabaida ireki eta libre bat sortzera. Zergatik?, zer gertatzen zaigu?, zein da halako jarrera baten jatorria?, nola saihestu?…
Ezin dugu beste alde batera begiratu.
Hitz egin dezagun, gogoeta egin dezagun. Batzuetan, arteak arrazoiak eramaten ez gaituen lekuetara eraman gaitzake.




Los números hablan solos. En España hay 700.000 mujeres maltratadas, con una media de 60 asesinadas cada año. Y la Administración ha confirmado 921 asesinatos machistas desde 2003. Sólo el año pasado, ya hubo 47 mujeres asesinadas a manos de sus parejas. 47 Mujeres no son un número. No. Nunca. Y nunca deberían quedarse en el olvido.
Puertas no es una iniciativa política, ni militante, ni un discurso unidireccional. Sino una sencilla y al mismo tiempo impactante reflexión artística.
Puertas trata de llegar allí donde es difícil llegar: a la sensibilidad. Porque si hablamos de sensibilizar, más allá de visibilizar, el arte es la herramienta perfecta.
Por cada mujer asesinada, una puerta se convertirá en un lienzo que será interpretado por un artista.
Cada intervención artística conllevará a una reflexión cara a la sociedad. Una reflexión sin amarillismos, sin detalles, pretende ir más allá, sensibilizar, agitar conciencias, generar una reflexión y un debate abierto y libre en la sociedad. ¿Por qué?, ¿qué nos pasa?, ¿cuál es el origen de una conducta así?, ¿cómo atajarlo?…
No podemos mirar hacia otro lado.
Hablemos, reflexionemos. A veces, el arte nos lleva a lugares donde la razón no llega.